martes, 28 de mayo de 2019

CURRICULUM EZKUTUAREN ARGAZKIAK

Eskola mota ezberdinetan sakonduz gero, Curriculumari buruz hitz egitera abiatu ginen. Lan honetarako Curriculum Ezkutua adierazten duten zenbait alderdi argazkitzea eskatu ziguten. Betiere eskola barruan egon beharko zirenak. Hona hemen adibide batzuk:



Lehenengo argazki honetan kartel bat dago esaten duena: "aquí son bienvenidas las personas de todas las procedencias, etnias, religiones, idiomas y culturas". Honekin lortu nahi da eskola barruan aniztasun hori mantentzea eta ikustea bai eskolak, bai eskola osatzen dugunok aniztasun horren alde gaudela. Beraz, Curriculum Ezkutu oso potentea eta garrantzitsua izango litzateke.

Bigarren argazki honetan, "garapen iraunkorreko helburuei" egiten dio erreferentzia. Bertan ekosistemari dagokionez zenbait datu ematen dizkigute. Honen helburua alde batetik informatzea da, baina gure ekosistema zaintzea da helburu nagusia. Bertan agertzen diren alderdi guztien datu kopuruak hobetzea mundua toki hobeagoa bihurtuz.


Hirugarren argazki honetan, komunean agertzen diren sexu sinboloei egiten dio erreferentzia. Emakumearen figura falda batekin edo jantzi batekin erlazionatzen du. Mutilena, aldiz, gorputz osoa irudikatzen du inolako konplementurik gabe. Beraz, sinbolo hauek sortu dituztenentzako, mutiko bat ezin du falda edo gona bat jantzi. Horrela izanez gero, emakumeen komunera joan beharko litzateke? Ez dira batere egokiak bertan sortutako sinboloak ez gaituztelako errepresentatzen.

Laugarren argazki honetan, Afrikar herri bateko argazki batzuk agertzen dira. Ziur aski Marokorekin erlazionatuko genituzke bertan agertzen den ingurunearengatik. Argazki honen atzean bertatik etortzen direnenganako errespetua eta onarpena sustatzea dago. Baita ere, haien kulturaz eta ohituraz ikasten hasteko motibazio modura hartu ahal daiteke.




Bosgarren argarki honetan, ikasturtearen egutegia ikus daiteke. Egutegi horren azpian hainbat alderdi aurki ditzakegu: astean 5 egunez behartzen gaituztela eskolara joatera, eskolak markatzen gaitu noiz daukagun askatasuna eskolara ez etortzeko eta noiz bai, zeintzuk diren azterketa egunak, eskolak ezarritakoak, ikasleei galdetu gabe. Beraz, izugarrizko autoritarismo eskolarra izkutatzen da egutegi honen azpian.



Seigarren argazki honetan, hainbat ikasle agertzen dira " Foto Matón" batekin egindako argazkiak simulatuz eta posterra osatuz. Baina poster eta argazki hauen atzean biolentziari ez mezua dago. Beraz, poster hau mezu bat zabaltzeko giltza da. Oso mezu garrantzitsua, argazkien bidez proiektatu nahi dena.

Zazpigarren argazki honetan, botoiak eta pilak botatzeko ontzi bat aurki ditzakegu. Ontzi honen azpian, ideia nagusi bat dago: birziklatu behar dugu eta honekin batera, berrerabili behar dugu. Ideia hau sustatu eta bultzatu nahi du. Horretarako kolore hori potentea erabiltzen du ontzia egiteko, guztien atentzioa hartzeko eta guztiok honen parte bihurtzeko. Hau bakarik pausu txiki bat da, birziklatzeko bidean, baina pausu oso handia eskolaren ikasleen ikuspegia aldatzeko eta ideia hori kanpoko ingurunean zabaltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario