martes, 28 de mayo de 2019

UNITATE DIDAKTIKOA

Behin Curriculuma ikusiz gero, Unitate Didaktikoa egitera abiatu ginen. Unitate Didaktikoa, Modulu Lanarekin erlazionatutako lanari deritzogu. Lan hau egiteko, hainbat klase eskainiko dizkigu gure tutorea, ideiak argitzeko eta haren laguntza jasotzeko. Entrega epea klaseko azken eguna izango denez, denbora nahikoa dugula uste dugu. 

Lan honen helburua Matematika eta Didaktika Orokorra irakasgaiak lantzea da. Horretarako, Modulu Lanan egindako kanpo baliabidearekin erlazionatutako arazo bat eta arazo hori konpontzeko zenbait ekintzak planteatu behar izan ditugu. Gure kasuan, gure kanpo baliabidea Aquariumerako bisita izan zenez, La Concha hondartzarekin erlazionatutako arazoa bilatu genuen: "Hondartzan dagoen zaborra". Beraz, gure betebeharra irakaslearen ikuspuntutik, egoera horrekin amaitzeko plan bat sortzea zen. 

Orduan, Unitate Didaktikoan egin behar izango duguna izango da azaltzea nolakoa izango den guk planteatuko "Birziklapen proiektu" hura. Zeintzuk izango diren helburuak, landuko diren konpetentziak, ebaluazioa..Zuek ideia orokor bat izateko, proiektu hau aurrera eramateko planteatutako 8 saioen azalpena utzi dizuet ikusgai Powerpoint baten bitartez:


No hay comentarios:

Publicar un comentario