Behin Blogaren sarrera guztiak amaituta, E-Paperzorroa sortuko dut Blogan zehar aipatutako guztia sarrera batean laburtzeko. Honi esker, gida bat izango duzue baliagarria izango dena Blogetik nabegatzeko modu ordenatuago batean. Lehenengo egunean egindako sarreratik, azkenengora arte izango dituzue ikusgai dokumentu honetan non hiperbinkuluen bitartez, sarrera horietara bideratuko zaituztete Blogan zehar bideak eta konexioak sortuz.
E-PAPERZORROA
Kurtsoarekin hasteko, gure buruaren sarrera egin genuen. Klasekideen artean ezagutzen ginen baina gure irakaslea berria zen eta ez zekien nortzuk ginen, nondik getozen eta zeintzuk izan ziren gure arrazoiak Lehen Hezkuntzako gradua ikasteko. Beraz, informazio hori jaso ditzan, gure Ongi Etorri-a eman genion irakasleari.
Aurkezpena behin amaituta, Didaktika Orokorra irakasgaian zehar aztertuko genuen lehenengo kontzeptuak azaltzen hasi zen irakasleak. Hasteko, Powerpoint bat igo zuen E-Gela plataformara non klasekide guztiek ikusgai genuen momentu oro irakasleak igotzen zituen sarrera guztiak. Beraz, Powerpointa ireki eta aurkitu genuen lehenengo sarrera Ivan Illich buruz zen. Haren biografia landu genuen gainetik eta haren ideia nagusiak ikusi genituen non eztabaida txiki bat sortu genuen klasean haren ideiekin ados geunden ala ez ikusteko.
Baina ez zen bertan geratu Ivan Illichen protagonismoa gure irakasgaian zehar. Humberto Beck izeneko idazle batek, Illichen ideiak jasotzen zituen liburu bat idatzi zuen. Beraz, hura aprobetxatu genuen hiru kapitulu irakurtzeko eta dinamika horretan zehar murgiltzeko. Jarduera hauek ez ziren jarraian izan. Irakasgaian zehar landu genituen baina hemen batera batzen ditut, orden logiko bat mantentzeko. Liburuaren izenburua "Otra Modernidad Es Posible" izena du. Bertatik irakurritako lehenengo kapitulua "La Crítica de Las Herramientas" izan zen. Textu honetan, hezkuntza sistemari kritika bat egiten dio, esanez, hezkuntzak
gutxiengo boteretsu eta aberatsen alde egiten duela gizartearen sisteman
sartuta dagoelako eta hemendik atera ezean besteak gutxiengo horren
menpe egongo direla hauek hezkuntza erreminta bezala erabiliko dutelako
hori lortzeko.
Honekin batera, bigarren kapitulua daukagu "El Ritual Del Progreso" deiturikoa non kapitalismoari kritika egiten dio Illich-ek. Esanez, hezkuntza negozio
bat bihurtu dela eta bertan erakusten zen jakinduria eta bertako
ikasleak produktu bihurtu direla gure gizarte kapitalistak nahi duen
bezala erabil ditzan. Ivan Illichi buruz hitz egiten amaitzeko, hirugarren kapitulu bat irakurri genuen "La Convivencialidad" izenekoa. Honetan, hezkuntzari buruz hitz egiten du Illich-ek eta deseskolarizazio
kontzeptua agertzen da bertan. Hezkuntzak ikasleek haien hezkuntza
prozesua garatzeko behar duten erritmoa utzi eta ikasleentzat
interesgarriak edo beharrezkoak diren gaiak landu beharrean, gero eta
lanbide gehiago sortzen ditu bakoitzak hezkuntzaren "arazo" espezifiko
bat konpondu dezan.
Ivan Illichen ideien inguruko hausnarketa amaituz gero, dinamika berri batekin jarri ginen. Oraingo honetan gure protagonista Esther Ferrer izango zen. Haren biografia ere gainetik ikusi genuen eta Estherrek aurrera eramaten zuen jarduera baten bideo batzuk ikusi genituen. Jarduera horren izena Performance zen. Antzerki modukoa da, baina honetan inprobisazioa nagusitzen da eta egindako jardueraren atzetik mezu bat dago ikusleek har dezaten. Beraz, aste batzuk aurrerago irakasleak Performance batzuk egitea proposatu zigun. Emaitzak bikainak izan ziren eta nik pertsonalki hiru Performance izan nituen gustoko.
Behin Esther Ferrer-i buruz hitz eginda, Tomboy izeneko pelikula ikusi genuen. Honetan transexualitatearen gaia lantzen da. Pelikulan zehar protagonista saiatzen da mutikoen taldean sartzen. Laure emakume bat da, baina errealitatean gizona sentitzen dena. Pelikula hau guztiz erakutsi gaitu nolakoa den egoera hura modu bisualki batean.
Hurrengo klase dinamikan, zeregin berri bat eskatu ziguten: gorputzaren papera ikaskuntza instituzioaren barruan eta kanpoan islatzen dituzten argazkiak botatzea, igotzea eta hauetaz hausnartzea. Lehenengoz, klase barruko argazkiak atera genituen gure fakultatearen ondoan dagoen batxilergoko ikastolan. Hauek klasean aurkeztu genituen klasekideek ikusteko lortutako emaitzak. Bigarrenez, klase kanpoko argazkiak atera genituen. Lortutako emaitzak ere klasean aurkeztu genituen eta nabaria zen zelako desberdintasuna zegoen bi eremuen arteko gorputzen paperan.
Argazkien ekintza alde batera utzita, galdera bat planteatu zigun irakasleak: "Zein Da Eskolaren Papera Gorputzaren Normalizazioan?" Galdera honi erantzuteko "Pienso Luego Existo" bideoa ikusi genuen non zenbait ideia atera beharko genituen. Bideoaren inguruko hausnarketa amaituta, irakasleak klasekideekin partekatuta zuen Powerpointan, zenbait egunerokotasuneko irudiak utzi zituen ikusgarri. Aniztasun handiko irudiak ziren eta hauen inguruko hausnarketa globala egitea eskatu zigun. Irudiak gai politikoekin, sozialekin, erlijiosoekin...erlazioa zeukaten, beraz, klasekideen parteko hausnarketen emaitzak ere anitzak izan ziren.
Ondoren, Modulu Lana aurrera eramateko txangoa egiteko momentua izan zen. Gure kanpo baliabidea Donostiko Aquariuma izan zen. Bertatik informazio nahikoa lortu behar izan genuen gure Modulu Lanan aplikatzeko eta lana osatzeko. Umeen talde batekin batera ikusi genuen Aquariuma haien jarrerak eta atentzioa behatzeko, bestak beste. Gure lehenengo esperientzia irakaslearen ikuspuntutik izan zen. Horrek lilura handia sortu zigun. Baina kanpo baliabide honen funtzioa ez zen Modulu Lanera soilik bideratzen. Matematika eta Didaktika Orokorraren presentzia Modulu Lanetan zehar eskasa zenez aurreko ikasturte batzuetako Modulu Lanetan, Unitate Didaktiko bat egitea proposatu zuten non gure kanpo baliabidearekin erlazionatutako arazo eta konponbidea bilatu behar genuen, Matematika eta Didaktika Orokorraren presentzia martxan jartzeko. Gure arazoa La Concha hondartzaren zikinkeriarekin erlazionatu genuen. Horretarako birziklapena izango zen gure arazoaren konponbidea.
Kanpo baliabidearen inguruko lanak alde batera utzita, "Examined Life, Sunaura Taylor and Judith Butler" inguruko hausnarketa eskatu ziguten. Horretarako bideo bat ikusi genuen non galdera batzuk erantzutea planteatu ziguten. Bideoan zehar elkarbizitza, zaintzaren papera gizartean...aipatzen dira.
Hurrengo zereginan, Gogoeta bat egin behar izan genuen. Oraingo honetan, gogoeta egiteko bi galdera planteatu zizkiguten non guk irakaslearen ikuspuntutik ikasleen gaineko erantzunak eman behar izan genituen. Galdera horiek gure begirada ikasleengan eta honetaz gogoeta ez egitearen ondorioaz hitz egiten zuten. Irakasle, ikasle eta eskolarekin erlazionatutako dinamika berri batekin hasi genuen. Honi Berrikuntza Pedagogikoa izena eman genion. Honetan, eskola mota ezberdinak, haien ezaugarriak eta lan egiteko erak aipatu genituen.
Curriculum ezkutuaren inguruko argazkien ariketa izan zen gure hurrengo lana. Argazki hauek, fakultatearen barruko zonalde ezberdinetatik hartutakoak ziren. Hauek nahigabeko balioak transmititzen zituzten. Balio horiek ideologikoak, sozialak, politikoak, kulturalak...ziren. Jarraitzeko, irakasleak taula bat utzi zuen E-Gelan ikusgai. Taula hori klasean bete genuen guztion artean irakaslearen laguntzaz. Taula hori Zehaztapen Mailak batzen zituen.
Zehaztapen Mailen taula betez gero, Kartografiaren inguruko lan bat egin genuen. Oraingo honetan, poster handi bat bete behar izan genuen taldeka. Emandako gai guztien artean bat hartu behar izan genuen eta lan honen bitartez erreflexatu zein zen gai horren mamia. Lortutako emaitzak izugarriak izan ziren. Gure kasuan, erdi robota erdi umea zen marrazki bat egin genuen non eskolaren papera ikasleen hezkuntzan erreflexatu nahi genuen.
Jarraitzeko, Metodologiei buruz hitz egin genuen. Gure kasuan, Proiektuetan Oinarritutako Metodologiari buruzko Powerpoint bat egin genuen taldeka. Bertan ikasketa esanguratsua lortzen dela eta ikaslearen papera eta iraslearena nolakoa den azaldu genuen. Honekin erlazionatuta, konpetentziei buruz hitz egin genuen eta hauek lantzeko bideo bat ikusi genuen non galdera batzuei erantzun behar izan genion. Bideo honetan Sacristanen eta Moyaren iritziak entzun genitunen.
Beraz, dinamika guzti hauek behin eginda, irakasgai honekin amaitzeko, Ebaluazioari buruz hitz egin genuen. Ebaluazio irizpideak eta motak aipatuz gero, ideia askoz garbiagoa geratu zitzaigun Ebaluazioa zer den ulertzeko.
Behin Bloga beteta, E-Paperzorroa amaituta eta ikasturteari agur esanda, bakarrik geratzen zait baloratzea Didaktika Orokorran zehar egin ditugun dinamikak eta dinamika horiek zabaltzeko metodoa (Bloga) nire gustokoak izan diren ala ez eta ia aholkuren bat emango nukeen. Nire ikuspuntutik, landutako gaiak ezinhobeak izan dira. Gai batzuk baliagarriak izan dira Didaktika Orokorra zer den ulertzeko. Beste batzuk, aldiz, azalpen hori osatzeko eta ulertzeko baliagarriak izan dira. Beraz, konbinazio ideala izan da, eta ondorioz, guztiz goxoa gure Blogetan publikatzea eta zabaltzea. Ez nuke aholkurik emango, irakasgaia aurrera eramateko panteamendua bikaina izan delako eta asko ikasi dudalako bertatik.
Beraz, espero dut gustoko izan duzuenik Blogan publikatutako sarrera guztiak eta zerbait berria ikasi duzuenik nik irakasgaian ikasi dudan modura. Bakarrik geratzen zait eskerrak ematea eta Blogaz gozatzea! Agur!