martes, 28 de mayo de 2019

POSTERRA

Zehaztapen Mailak alde batera uzita, dinamika berri batekin hasi ginen. Lan honetan, Kartografia landu dugu. Eman ditugun gai guztien artean bat aukeratu behar izan dugu eta gure posterra gai horri buruzko idei nagusiak erreflexatu beharko zituen. Kartografia abstraktuak eskatu zizkiguten eta hau izan da gure emaitza. 



Poster honetan gure gizarteko eskoletan ematen den egoera salatu nahi dugu. Bertan ikus daitekeen bezala, haurrak bi zatitan banatuak daude. Alde batetik, haur robota ikusi dezakegu. Honek honako hau errepresentatzen du: ikastola guztiak markatzen gaituzte gu ikasleak bezala nolakoak izan behar garen, ez gaitu uzten gure trebetasunak lantzen. Eman behar ditugun pausuak markatzen dizkigute. Honen bitartez, gaur egungo mutil zein neskak erreprimituak ateratzen dira eskolatik, fabrika bat izango balitz bezala. Eskolak robotizatu egiten gaitu. Ez gaitu uzten guk nahi duguna egiten, hau da, hau da, robotak bezala, norbaitek gidatu behar dituztenak. Ikasketa prozesua antolatuta dago eta aldez aurretik jakiten da zer urterekin hasiko garen idazten, irakurtzen...

Beste aldetik, haur bakoitzak bere ideia eta balioak ditu. Irudian ikusi daitekeen bezala, eskolan ematen ez diren gai ugari haurren garunetatik igarotzen dira eta hauek landu beharra dago. Beraien emozioak eta pentsamenduak adierazteko gaitasuna eduki behar dute eta horretarako aske sentitu behar dira. Haurren interesak alde batera uzten badituzte, gero eta sormen txikiagoa izango dute. Honen adibide garbia da haur bati marrazki bat egitea eskatzen zaionean, kasu gehienetan umeak hobeto egingo du bere imajinazioa erabiltzen badu eta ez irakasleak zerbait egitera behartzen badio. Erdi haurra, erdi robota posterran, ume osoa robota bihurtzeko arriskuan gaude. 

Generoari dagokionez, ez dugu sexua zehaztuko. Egia da gaur oraindik sexuen artean desberdintasun handiak antzematen direla. Baina poster honen bitartez ez dugu nahi sexuak desberdindu, baizik eta gizakiak garen bezala guztion egoera azaldu. Beraz, aurretik aipatu dugun bezala, nolabaiteko askatasuna bilatu behar dugu hezkuntzan, batez ere adin gutziko umeetan. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario