martes, 28 de mayo de 2019

GOGOETA

Judith Butler eta Sunaura Taylor emakumeekin erlazionatutako lana amaitzean, "GOGOETA" bat egitera abiatu ginen bi galdera nagusietan oinarritutakoa. Hau izan zen lortutako emaitza: 

GOGOETA

-Zein lekutik begiratuko zenieke zure ikasleak izango ziretenei, momentu honetan? Alegia, zeintzuk dira eragiten zaituzten egoera materialak (jaioterria, jatorri kulturala, soziala, ekonomikoa, sexua, generoa, posizionamendu politikoak, egoera sozio-familiarrak,etab... 

Nire ideia zentzu honetan oso argia da. Etorkizuneko irakasle moduan, nire ikasleen ideiak, proposamenak, ikasteko alternatibak...guztiz hartuko ditut kontuan. Nire lekua ez da izango autoritarismoaren lekua. Ni ez naiz izango zerbait egiteaz behartuko dien pertsona. Nire klaseko dinamika asko askeago izango da. "Lagun" baten figura haien artean zabaltzea gustatuko litzaidake betiere limite batzuk igaro gabe. 

6-12 urteko umeak dira eta ikasten goxatu behar dute ez sufritu. Beraz, ez da egongo inposaketa bat nire partez. Hainbat dinamika proposatuko ditut ikasturtean zehar. Gustoko ez badute, haiek izango dute aukera dinamika hori aldatzeko eta haiek uste duten dinamika aberasgarriago bat sortzeko. Sormenari lan egiten utzi behar diogu. 

Arrazoi politikoak, sozialak, kulturalak, erlijiosoak... kontuan hartuz, esan dezaket ez da egongo inolako desberdintasunik ikasle bat eta bestearen artean. Guztiok pertsonak gara, ez  dugu kontuan izan behar nondik datozen, zein erlijio edo kultura duten edo zeintzuk diren haien ohiturak. Nire jarrera berdina izango da ikasle guztiekin dudarik gabe.  Idei hau ni irakasle moduan klasekideen artean zabalduz gero, haien egunerokotasunean erabiliko lukete egoera guztiz onuragarria sortuz eta idei hau gure gizartean modu potenteago batean integratuz.

-Nola uste duzu maisu/maistra bezala egoera hauetaz gogoeta ez egiteak baldintzatuko lukeela zure begirada klaseko aniztasunarekiko?



Egoera hauetaz gogoeta ez badugu egiten irakasle moduan, arazo larriak sor daitezke. Gizarte arrazista batean bizi gara non askok ez dute errespetatzen besteen ohiturak, erlijioa, kultura...Pertsona horiek seme-alabak dituzte eta umeek ikusten dutena ikasten dute. Beraz, etxean ideia hori buruan sartuz gero, ideia horrekin geratuko dira pentsamendu bidegabea eta irreala sortuz eta aniztasuna deusestatuz.

Beraz, irakaslearen papera oinarrizkoa da kasu hauetan. Urte horietan irakaslearen influentzia oso handia da. Umeek ehunka kontzeptu hartzen dituzte irakasleengandik eta errepikatzen dute behin eta berriz bai eskola barruan bai handik kanpo. Horrexegatik, irakaslearen influentzia potente hura aprobetxatu behar da. Aniztasuna sortzeko aukera ideala da. Guk irakasle moduan lortu behar dugu aniztasun hori haien bizitzetan sartzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario