Irudiekin oinarritutako aurreko laborea eta Aquariumerako bisitaren azalpena, guztiz harrapatu zuten nire atentzioa eta gustora egindako lanak izan ziren. Baina hurrengo zeregina zein zen entzuterakoan, pezez bete nintzen. "JUDITH BUTLER ETA SUNAURA TAYLOR"-en bideo bat ikusi genuen. Haien ideiak gustoko ditudan emakumeak dira,beraz, guztiz hunkituta nengoen gai berri honekin. Bideo bat ikusi genuen eta honako galderak erantun behar izan genituen:
- Zer esan nahi du Sunaura Taylorentzat "elkarrekin bizitzea"?
Sunaura Taylorentzat, ibiltzea ez du bakarrik esan nahi bi hanketan egiten den jarduera bat. Bere ustez ibiltzea aurrera egitea da. Nahiz eta aulki batean joan bera ere ibiltzen duela.
- Bideoan zehar bi kontzeptu erabiltzen dira: IMPAIRMENT (Hondatze, asaldura) eta DISSABILITY (Desgaitasun, baliezintasun). Zer esan nahi du bakoitzak berarentzat?
Dissability: gizarteak ezgaitasunarekiko daukan ikuspegia; lana aurkitzeko ezberdintasunak, laguntzak (Soziala)
Impairment: gorputza desberdina da, beste gorputzekin konparatuz ezgaitasun bat dela eta. Asaldura biologikoa gorputz normal batekin alderatuta. (Biologikoa)
- Nola kontzeptualizatzen du Sunaurak zaintzaren papera gizartean?
Interdependenteak gara (ez dependenteak ez independenteak); zaintza gizakiak dituen oinarrizko betebeharrak asetzeko eman behar den laguntza da Taylor-entzat
- Nola egiten dute bat generoa eta "desgaitasuna" Butler-en iritziz? Galdera bat proposatzen du: Gure gorputzak zer egin nahi du? Gizonezko moduan eta emakumezko moduan mugitzeko patroiak ezarrita daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario