martes, 28 de mayo de 2019

PERFORMANCEAK

Behin Ivan Illichen "La Convivencialidad" ideietan oinarritutako hirugarren kapitulua aztertuz, dinamika berri bat hasi genuen. Honetan, Esther Ferrerren figura berriz agertu zen. Taldeka "PERFORMANCEAK" egitea eskatu ziguten klasean egindako gairen batekin oinarritutakoa.  Aukeratutako gaia Ivan Illichen kapituluak izan ziren, beraz, aztertutako hiru kapitulu horietan oinarritutako Performance bana deskribatzea gustatuko litzaidake. 


                                 PERFORMANCE 1
Lehenengo Performancea Didaktika Doctors-en eskutik etorri da. Performance honen bitartez, "La Critica de las Herramientas" erreferentziatzat hartuta Illichek proposatutako KONTRAPRODUKTIBITATEA-ren kontzeptua azaldu nahi izan dute dinamika honen medio. Dinamika honetan material eskasa eta sinplea erabili dute: kutxa, papera, expertua, mahaia, hitza, titereak (guk) eta zorua. Hiru kutxa eraiki dituzte hiru izenburu ezberdinekin: Garraioa, Hezkuntza eta Osasuna. Kutxa horietako bakoitzak hutsik zegoen. 

Expertuaren papera oinarrizkoa zen. Hura ematen zizkigun zenbait papera non zenbait kontzeptu idatzita zeuden. Banaka ematen zizkigun eta guk erabaki behar genuen paper horietan idatzita agertzen zen kontzeptua  zein kutxari zegokion. Zentzuz jokatuz gero oso erraza zen jokua ongi betetzea, baino konturatu ginen papera kutxa barruan sartu bezain laster, lurrera erortzen zirela inolako inportantzia eman gabe gure erabakietara. 

Azkenengo esaldi hau izango zen Performancearen mamia. Gure erabakiak eta gure iritziak ez dira baloratzen. Gure produktibitatea gizartean eskasa da. Ez gaituzte entzuten, ez gara boteretsuak eta ez dugu indar nahikoa. 

-PERFORMANCEAREN ZENBAIT IDEIAK ETA ARGAZKIA UNAI CORONELEN BLOGETIK HARTUTA-
                      PERFORMANCE 2
Bigarren Performancearen dinamika guztiz desberdina izan zen. Kasu honetan, Ivan Illichen bigarren kapituluarekin erlazionatutako kapituluan oinarritutako dinamika izan zen: "El Ritual Del Progreso" Performance honen helburua HOMOGENEOTASUNA inguruan hausnartzea zen. 

Dinamika honetan koordinatzaile bat zegoen. Guk haren inguruan kokatua geunden borobil forma osatuz. Haren zeregina galdera zehatzak botatzea zen non guk modu subjektiboan erantzun beharko genituzke. Performancearen helburua zen guztiok erantzun berdina ematera ailegatzea nahiz eta guk kontrakoa pentsatu arren. Honek simulatu egiten du ikastoletan ematen den egoera. 

Eskoletan guztiok berdin pentsatzera behartzen gaituzte eta ez diote uzten lekua gure kreatibitateri eta iritzi pertsonala eta kritikoari. Performance honekin modu batean edo bestean lortu nahi da bisualki egoera hori ikustea eta egoera horrekin amaitzeko aldarrikapena sortzea.


-PERFORMANCEAREN ZENBAIT IDEIAK IRATXE NESTARESEN BLOGETIK HARTUTA-
                                                                        PERFORMANCE 3
Hirugarren Performancea, Illichen teorien liburutik hartutako hirugarren kapituluarekin erlazionatutakoa da. Honen izena "La Convivencialidad" da.  Beraz, textu honetan ematen den mamia BIZIKIDETZA izango da.


Performance hau egiteko, Esther Ferreren ideia hartu genuen. Honetan, Estherrek zeloa erabiltzen du bide bat simulatzeko. Beraz, guk metodo bera erabili genuen. Klasetik kanpo atera ginen eta zeloa itsasi genuen lurrean bide bat osatuz. Gure klasekideek bidea jarraitu zuten. 

Gure helburua teknologiaren eragina ikuskatzea zen. Bide hura teknologiak markatzen gaituen bidea izango litzateke. Gainera, gure klasekideek bidea ere jarraitu zuten, guztiz boluntarioki. Beraz, askoz errealagoa bihurtu zen egoera non teknologiak pertsona guztien bidea markatzen duelako adierazpena ziurtatu zen. Teknologiak bide beretik joatera bultzatzen gaitu eta askotan teknologiaren dependienteak bihurtzen gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario