martes, 28 de mayo de 2019

IVAN ILLICH

Behin nire aurkezpena eginda, klasean zehar landuko ditugun gaiak deskribatzen hasteko momentua da. Edozein duda izanez gero, utzi komentario bat igotako sarreran. Ez izan inolako dudarik nire erantzuna jasoko duzuenik!!

Didaktika Orokorra ikasgaiaren lehenengo klasean powerpoint bat ikusi dugu. Bertan Ivan Illich figurari buruz hitz egiten da nagusiki. Ivan Illich 1926.urtean Vienan jaiotako pentsalaria izan zen eta Alemanian, Bremenen hil egin zen 2002.urtean. Hainbat ideia nagusien barruan mugitzen zuen haren pentsamendua: 


-Kapitalismo industrialak bitartekariak helburuak bihurtzen ditu.                           
-Eskola mitoen sortzailea da.
-Eskola, aldez aurretik sortutako behar bat bezala, ez du ezagutza ezta berdintasuna sortzen ere.
-Eskolaratze unibertsala eta derrigorrezkoa, ikaskuntza merkantzia batean bihurtzen du, hezkuntza deitutakoa.
  

Bere esaldi famatuena: “school is the advertising agency which makes you believe that you need the society at it is”.

Behin Ivan Illichen ideia nagusiak azalduta, haren ideiekin guztiz ados nagoela esan dezaket. Eskola derrigorrezkoa bihurtzeak ikaslearen motibazio falta sortu egingo du. Ikaslearen parteko inplikazio maila askoz baxuagoa izango da. Gainera, honekin ikus daiteke nola eskolaren helburua ez dela pertsonak hobeagoak eta beteagoak sortzea, baizik eta etorkizunera begira lan-merkantzia sortzea gizarteko eskakizunak bete dezagun. 


Bestetik, eskola ez du berdintasuna bultzatzen. Adibide nagusia eskola publikoak eta pribatuak dira. Modu batean edo bestean, aukera ekonomiko gutxien dituzten familia horiek ezin izango dute formakuntza izan eskola pribatu batean haien tarifa maila hain altuengandik. Beraz, eskola publikoen aukera bakarra suertatuko dute. Horrek estereotipo eta mailakatutako ikaskuntza sortu egingo du berdintasuna guztiz deusestatuz. 


Esandakoa kontuan izanda, guztiok Illichen alde kokatu beharko ginela aldarrikatzea gustatuko litzaidake. Eskola berriak sortzeko aldarrikapena, non guztiek aukera berdinak izan beharko genituzke alderdi ekonomiko, sozial eta kulturalak alde batera utzita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario