"EL
RITUAL DEL PROGRESO" kapitulua aztertu ondoren, zeregin berri bat
planteatu zigun irakasleak. Oraingo honetan egunero ikusten ditugun "IRUDIAK" aztertzea eskatu ziguten.
Irudiz
beterik gaude gure egunerokotasunean. Egunero telebistan eta
teleberrietan nagusiki, ehunka irudi ikusten ditugu hainbat albiste
ezberdinetan. Hainbat irudi agertzen dira aniztasun handiko gaietan
banatzen direnak: politikoak, ekonomikoak, sozialak... Baina bereziki
gerraldietan argazkilaritzat lan egiten duten kazetari horien papera
nabarmentzea gustatuko litzaidake. Egunero gure etxeko eserlekuetan
eserita entzuten eta ikusten dugu zoritxarreko albisteak; atentatuak
nagusiki. Izugarrizko egoerak bizitzen ari dute hemendik kanpo.
IRUDIAK
Hauekin batera milaka argazki ikusten ditugu kalean, telebistan... haietako askok gure atentzioa guztiz hartzen dute. Irudi hauen edukia arlo askotakoa izan daiteke baina nire ustez ikusten ditugun argazki horien atzetik dauden ideiak, ideologiak, sentsazioak eta emozioak dira guregan irakasle eta pertsona moduan eragina izango dituztenak. Irudi horiek emozio positiboak edota negatiboak ekar ditzakete eta gure pentsatzeko era eta momentuko gogoak guztiz aldatu.
Zer da irudi horietatik nik irakasle moduan eskolara eramaten dudana? Galdera hau nahiko zabala izan daiteke. Eskolara irakasle moduan eramaten duguna ez da beti eduki positibo bat izan behar. Ez zaie umeei beti transmititu behar gure egunerokotasuna zoriontasunez beteta dagoela. Agian irudi positibo eta negatiboetatik hartutako ondorioen nahasketa bat egitea hoberena izango litzateke haien errealitatea pixkanaka ezagun ditzaten.
Egia da ikasleen adin eskasarengatik ziur aski hainbat edukien informazioei uko egingo diotela edo ez dutela ulertuko. Beraz, guk ekarritako informazio nahasketa horretan, haien gaitasunei moldatutakoa izan beharko da. Baina nahikoak gure gizartea eskala txiki batean nola den azaltzeko.
"EL
RITUAL DEL PROGRESO" kapitulua aztertu ondoren, zeregin berri bat
planteatu zigun irakasleak. Oraingo honetan egunero ikusten ditugun "IRUDIAK" aztertzea eskatu ziguten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario