Behin, Irudien dinamika amaituz gero, hurrengo dinamika zein izango zen azaldu ziguten: Judith Butler eta Sunaura Taylor-en bideo batzuk ikustea eta hauei buruzko galdera batzuk erantzutea. Baina ekintza horrekin hasi baino lehen, Aquariumerako bisitaren esperientzia zuekin zabaltzea gustatuko litzaidake.
Bertara joan ginen. Aquariumaren sarreran elkartu ginen Lehen Hezkuntzako talde batekin batera bisita egiteko. Gure laborea haiek zeukaten jarrera edo ekintza bitxiak ikuskatzea eta apuntatzea zen geroago iturri baliagarri bezala Modulu Lanan erabiltzeko. Ordu bat eta erdiz egon ginen Aquariuma bisitatzen. Oso esperientzia goxoa izan zen eta ideia guztiz onak lortu genituen gure lana aurrera eramateko.
Kanpo baliabide honek aukera eman zigun momentu batez irakaslearen paperan jartzeko. Jakiteko zer den benetan irakasle bat izatea lehenengo pertsonatik. Gure lehenengo praktika ezinhobetzat hartu dugu. Beraz, gure etorkizunera begira ilusio handia sortu gintuzten umeek eta izugarrizko gogoak eman zizkiguten etorkizuneko irakasleak ahalik eta azkarren izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario