"La
Critica de las Herramientas" kapitulua Ivan Illichen teorian
oinarrituta idatzitako liburutik hartutako kapituluetako bat izan zen.
Orain bigarren bat aztertuko dugu "EL RITUAL DEL PROGRESO" izenekoa. Kapitulu hau irakurri ondoren honako galdera hauek azaldu zizkiguten:
GALDERAK
Zer
esaten du Illichek aurrerapen teknologikoaren inguruan, hauek maila bat
gainditzen dutenean? Zein da honen ondorioa eskolei dagokionez?
Teknologia
helburu bat lortzeko egiten da, baina maila batera iristean justu
aurkakoa egiten hasten da. Teknologia aurrera pauso bat izan beharrean
atzera pauso bat da.
Zergaitik
sustatzen da zenbait teknologien hezkuntza nahiz eta beraien ondorio
kaltegarriak nabariak izan? Honen adibideren jarriko zenuke hezkuntzaren
arloan?
Zenbait
teknologia sustatzen dira gutxi batzuentzat (aberatsak) onuragarria
delako ekonomikoki nahiz eta horrek besteentzat kalte handiak ekarri.
Benetako metak eztaltzen dira eta produktu ona izango balitz bezala
saltzen dute gauza onak bakarrik azalduz (adibidez abiadura handiko
trena). Hezkuntza arloan arbel digitalak altzen dituzte oso onak balira
bezala hezkuntzaren gabeziak konpontzeko eta gero gaizki funtzionatzen
dutenez arazo gehiago sortzen ditu.
Interes
ekonomikoengatik ere. Zeremonia bat bihurtu daiteke medikura joatea.
Benetako ondorioak izkutatuta gelditzen dira. Eskola, osasuna (funciones
cercanas a la magia) eta garraioa.
Eskolaren
izaera "kontraproduktiboa" ikusita, alegia, hezkuntza instituzioak ez
duela ziurtatzen ezagutzaren zabalkuntza ezta berdintasunaren sustapena
ere; zein izango litzateke bere benetako zentzua? Zein da honek
bidaltzen dituen oinarrizko bi mezu?
Hezkuntzako
kurrikulumari buruz hitz egiten du. Kurrikulum ezkutuak erakusten digu
eskolan soilik bizitzarako beharrezkoak den hori ikasi daitekela
(eskolan bakarrik ikasi daiteke). Eskolatik kanpo gure kabuz ikastea
gaizki dagoela eta ezinezkoa dela dio Illichek. Eskolak, gure kabuz
ikasteko gaitasuna txarra dela dio, eskolaren beharra dugula eta eskolan
ez bagaude ez dugula ezagutza lortuko.
1. Eskola da instituzio bakarra irakasteko. Instituziotik kanpo ez dago ezer.
2. Eskola ezagutzaren kapitalizatzailea da. Bihurtzen gaitu merkantzia.
Zein da eskolaren papera baloreen instituzionalizazioan?
Sistemari
interesatzen zaizkien interesak transmititzeko makina bat da eskola;
eskolak baloreak transmititzen dizkigu. Eskola txertatu egiten ditu
ideiak sistema industrialaren jarraipena ziurtatzen dutenak.
Eskolaren funtzionamendu sinbolikoa ekonomia garaikidearen isla al da? Zein zentzutan gertatzen hari da hau?
Desioak
behar bihurtu dira. Eskolak behartzen gaitu kontsumitzera. Desiren
naturaltasuna aldatu egiten dira. Beharrak sortzea. Desioa bihurtzen da
beharra.
Illich-en aburuz, zein da kapitalismoaren "mantra" aurrerapenaren harira? Zer da sortzen ari duena aurrerapenaren ideologiak?
Kapitalismoa
eskolan ikasten da eta etengabe bukatzen ez den kontsumo bat da.
Saltzen digute saltzen ari diren produktuak zoriontsu egingo gaituela.
Berria beti hobea delaren ustea transmititzen gaituzte.
Teknologia izaera sakratuaren adierazpen nagusia, Illichek aipatzen
duen "teknologien aginduan" (imperativo tecnológico) izango luke bere
oinarri diskurtsiboa. Zertan datza kontzeptu hau? Nola lotuko zenuke
gizartearen deseskolaratzearen aldarrikapenarekin?
Zerbait
teknologikoki egin badaiteke hori egin behar da. Inperatibo
teknologikoa: zerbait egin badaiteke, egin behar da bai ala bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario