martes, 28 de mayo de 2019

ZEIN DA ESKOLAREN PAPERA GORPUTZAREN NORMALIZAZIOAN?

Ivan Illichen ideietan oinarritutako kapitulua irakurriz gero, ekintza berri bat egitera abiatu ginen. Klasean "Pienso Luego Existo" izeneko bideoa ikusi egin genuen. Behin bideoa ikusita, guretzat garrantzia duten zenbait kontzeptu jasotzea eskatu zizkiguten eta horrekin batera galdera honi erantzuten: "ZEIN DA ESKOLAREN PAPERA GORPUTZAREN NORMALIZAZIOAN"? Hauek izan ziren bideotik lortutako ideia baliotsuenak:

                                            IDEIAK                                                     

-Eskola ekoizpen makina bat da. Teknologia herriarentzako erabili behar da eta ez elite neoliberalentzako.
-Askatasuna asmatu gabe dago.

-Eskola  gizarte klase normalkuntzaren, generoaren...makina bat da.

-Iraultza beharrezkoa da sistema eta normalkuntzak aldatzeko: "Biolentzia beharrezkoa"

-Beharrezkoa da etengabe ihes egitea helburu ezberdinak lortzeko nahian.

-Ez daude textu sakraturik. Textu guztiak aztertu daitezke eta "zuzendu".

-Ezin da homosexuala izan. Egitura juridikoak, zientifikoak eta medikuak  dira ez erreprodukzioan oinarrituta eta estatuak inposatutakoak. Estatu batzuk diskurtso zientifikoetan oinarritzen ziren.

-XIX.mendetik aurrera ugaltzaile ez diren organo guztiak organo sexualak izateari utzi zioten ugalketa ezin zutelako egin. Sexualitate bat ezarri zen organo ugaltzaile horietan oinarrituta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario