Ivan Illichen azalpena jaso ondoren, Esther Ferrer emakumearen azalpena izan genuen Powerpointa medio.
Esther Ferrer 1937.urtean jaio zen Donostin. "Performance Art" egiteagatik famatua egin da. Honetan espezializatua da eta txikitatik egon da Performance-ak aurkezten jende aurrean.

Baina zer da Performance bat? Antzerkiaren antzekoa dela esan dezakegu baina honetan inprobisazioa nagusi izaten da. Antzerkian, aldiz, gidoia aurretik prestatzen eta ikasten dute autoreek.
Estherrek ez du hura gustoko ezta antzerki handiak ere. Bere helburua ez da eszenatoki erraldoi batean haren lanak aurkeztea, baizik eta ikusleen sentimenduak piztea ahalik eta baliabide sinpleenak erabiliz: "ahalik eta gehien egitea ahalik eta gutxiarekin".
Estherrek ez du hura gustoko ezta antzerki handiak ere. Bere helburua ez da eszenatoki erraldoi batean haren lanak aurkeztea, baizik eta ikusleen sentimenduak piztea ahalik eta baliabide sinpleenak erabiliz: "ahalik eta gehien egitea ahalik eta gutxiarekin".
Bulkadetaz gidatu behar garela azpimarratzen du: "gertatzen dena garrantzitsuagoa da egin nahi izan duguna baino". Estherrek astronomiaz irakurtzea gustoko zuen. "Infinitu" kontzeptua aztertzen du. Zenbaki lehenak Kosmosarekin erlazionatzen ditu. Bere ustez, zenbaki lehenen artean gero eta zenbaki kantitate gehiago aurki daitezke.
Beraz, egoera hura kosmosaren hedapenarekin konparatzen du. Azkenik, joan-etorriaren kontzeptua aipatzen du. Estherrek dio toki batetik igarotzean eta haren bueltan etortzean, desberdintasunen bat nabarituko dugula nahiz oso txikia izan eta. Hemen daukazue ikusgai Esther Ferreren Performance baten adibidea.
Behin Esther Ferreren Peformance-a azalduta, gustatuko litzaidake esatea harekin bat nagoela zentzu guztietan. Nire ustez inprobisaziotik sortzen dira ekintza zoragarrienak eta aberasgarrienak. Ez dugu dena zeharo pentsatu ezta prestatu behar. Inpultso batzuen bitartez gidatu behar gara, bai Estherrek azaldutako Performanceak kontuan hartuta, bai gure eguneroko bizitzan aplikatuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario