martes, 28 de mayo de 2019

TOMBOY

Behin Ivan Ilichen eta Esther Ferreren aurkezpen interesgarriak eta goxoak eginda,  pelikula bat ikusi genuen "Tomboy" izenekoa. 

PELIKULAREN SARRERA


Resultado de imagen de tomboy pelicula cartelera
Tomboy izeneko pelikula ikusteko aukera izan genuen. Pelikula honetatik gure atentzioa hartu zuen eszenaren bat hartzea eskatu ziguten. Baina labore hori egin baino lehen, pelikulari buruzko sarrera txiki bat egitea gustatuko litzaidake. 

Filma honen protagonista Laure da. Bere arreba eta gurasoekin batera agertzen da pelikulan zehar. Bertan ikus dezakegu nola egoitzaz aldatzen diren, hiri berri batera bizitzera mugitu dira eta. Hiri berrira moldatzea ez da erraza izango Laurentzat. Eskola berri batean sartuko da non lagunak egin behar izango ditu. 

Lauren itxura fisikoa gizonekoarena dirudi. Emakume bat da baina errealitatean gizona sentitzen dena. Istorioan zehar,  zenbait gertakizun emango dira non islatuko den Lauren nahia gizonen taldean integratzeko. Filma osoan zehar Lauren bizitza berrian garrantzia handiko pertsonaia agertuko da: Lisa. 

ESZENA 1
Resultado de imagen de tomboy escena de futbol
Orain, pelikulan zehar gustoko izan ditudan bi eszena aipatzea gustatuko litzaidake. Aukeratutako lehenengo eszenan,  filmaren protagonistak haren klasekideekin futbolean jolasten ari da. 

Klasekideek erabakitzen dute kamiseta kentzea partiduan zehar beroa egiten du eta. Beraz, Laurek, momentu horretan Mikel izenaz ezaguna, erabakitzen du kamiseta kentzea ere. Haren inguruko guztiek mutil bat dela pentsatzen dute. 

Eszena hau hartu dut guztiz bikaina iruditu zaidalako protagonistaren jokaera.  Haren emozioaz gidatzen da eta hauek esaten diete bere barnean mutiko bat dela. 

ESZENA 2 
Bigarren eszena honetan, Lisak txango bat egitea proposatzen du. Guztiek inguruko laku batera joango dira. Beraz, protagonistak erabakitzen du haren "body" bainujantzia moztea eta soilik azpiko zatia erabiltzea bularreko zatia estali gabe. Mutikoen bainujantzia horrelakoa dela dakienez, erabaki hori hartzen du. Bestetik, plastilinazko zati bat bainujantziaren barruan sartzea erabakitzen du zakila forma simulatzeko.
Resultado de imagen de tomboy escena de bañador

Nire ustez, eszena hau pelikula osoan zehar garrantzia handiena duena da. Bertan ikus daiteke benetan zeintzuk diren protagonistaren gustuak, sentimenduak eta emozioak. Zer nahi duen bere bizitzan zoriontsua izateko eta nolako jarrera eraman nahi duen haren egunerokotasunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario