martes, 28 de mayo de 2019

ARGAZKIEN ARIKETA 1

Behin Tomboy Filma ikusita, honen analisia eginda eta klasean eztabaida sortuz, zeregin berri bat eskatu ziguten: gorputzaren papera ikaskuntza instituzioaren barruan eta kanpoan islatzen dituzten argazkiak botatzea, igotzea eta hauetaz hausnartzea. Beraz, lehenengoz, klase barruko argazkiekin hasiko naiz 

KLASE BARRUKO ARGAZKIAK

Lehenengo argazki honetan, ikus daiteke nola ikasleen gorputza eta akzioek ardura gutxikoak direla. Haien arreta maila oso baxua da eta desmotibazio handia nabaritzen da haietan. 

Bigarren Hezkuntzako ikasleak dira, beraz, bertan derrigortuta daude seguruenik. Agian gustoko ez duten zerbait egitera behartuta egoten dira eta horrexegatik datoz haien patxada.
                                            
Bigarren argazki honetan ikus daiteke nola giro-tokia aurreko argazkiaren bera dela. Aurreko protagonista gehienak ez dira bertan agertzen, agian tutorearekin ari dira hizketan eta. Baina bai nabaria dela gorputzek beste egoera batean kokatuta daudela. Adibidez argazkian ageri den mutikoa fitxekin eskuetan dabil. Horrek emandako gaiarengan interesa duelako sinua izan daiteke.
Hirugarren argazki honetan, hainbat ideia atera dezakegu. Lehenengoz, ikaslearen gorputzak nekea eta logurea adierazten duela. Bigarrenez, bere atentzio-maila oso baxua edo hutsa dela. Eta azkenik bere motibazio-maila bere atentzioarekin batera datorrela, beraz, oso baxua edo hutsa ere dela ziurtatu daiteke.                                                                                                  Egoera hau gehienetan ematen da klaseko lehenengo orduetan edota azkenetan non nekea nabariagoa den. Dena den, gorputzeko jarrera batzuk errespetu faltatzat hartuko lirateke eta hau horietako bat izango litzateke dudarik gabe.                                                                                                            
Laugarren argazki honetan, ikus daiteke nola mutikoaren atentzio-maila altuagoa dela. Irakaslea zuzenki begiratzen ari du haren azalpenak arreta handiarekin entzunez.  Ikasgaia gustoko izango du seguruenik eta lan egiteko gogoak dituela nabari daiteke koadernoa mahaiaren gainean du eta.                                                                                                                                              Haren jarrera egokitzat hartuko nuke klase barruan egoteko. Haren eskuen kokapena ohikoena izaten da. Esku bat mahaiaren gainean haren burua tente mantentzen duena eta beste eskua librea prest hura altzatzeko eta galderaren bat egiteko edo haren koadernoan apunteren bat hartzeko.                       
Azkenengo argazkian, mutiko bat ikus daiteke aldi berean mobilarekin eta ordenagailuarekin dabilena. Teknologia egokia izan daiteke eskola giroan informazioa bilatzeko, lanak egiteko... baina ikasle honen erabilera ez da horretarako konkretuki.                                                                                  Mutikoaren gorputza interesa handia ematen ari diola mobilean eta ordenagailuan ikusten ari denari erakusten du. Aldiz, ez du irakasleari ezta begiratzen ere. Ez dago ezertarako klaseko giroaren barruan sartuta. Mundu birtuala da sartuta dagoen leku bakarra momentu hartan eta irakasleak hari zerbait galdetuz gero, guztiz galduta egongo litzateke.                                            

No hay comentarios:

Publicar un comentario