Zorionez
klase barruko argazki oso onak lortu genituen. Oraingo honetan klase
kanpoko argazkiak eskainiko dizkizuet. Hauek izan ziren lortutako
emaitzak:
KLASE KANPOKO ARGAZKIAK
Gure
arreta hartu du haien gorputzen papera. Eskuak poltsikoaren barruan
sartuta eta hankak zabalik dauzkate baretasun handiko sinua erakutsiz.
Klasean,aldiz, gorputzaren papera kontrakoa izango litzateke.
Bigarren argazki
honetan, gazte talde bat ikus daiteke terraza batean zerbait hartzen.
Motxilekin batera daude, beraz, klasetik datoz eta klase tartean
dituzten atsedena gozatzen ari direla ikus daiteke.
Haien
gorputz jarrera klase barruan daukatenarekin guztiz ezberdina dela
nabari daiteke. Guztiz erlaxatuak agertzen dira. Ez daude etengabeko
tentsio batean klaseko giroan bezala. Gainera hizketan daude non klase
barruan zailagoa izango litzateke komunikazio hura.
Laugarren argazki
honetan, klasekide batzuk agertzen dira taberna batean zerbait hartzen.
Baina zerbait berezia nabari daiteke. Gorputzen kokapena aldatu egiten
da norekin mantentzen ari duten komunikazioa kontuan hartuta.
Ez
da elkarrizketa kolektibo bat sortzen, baizik eta binakako edo hiruko
elkarrizketak. Horrek gorputza eremu horretara mugatzea ekarriko du.
Gainera, haien eskuak eta aurpegiak esaten digute ia besteekin
mantentzen ari diren elkarrizketan gustura sentitzen diren ala guztiz
kontrakoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario