martes, 28 de mayo de 2019

"LA CRITICA DE LAS HERRAMIENTAS"

Argazkien ariketa amaituta, Ivan Illichen ideietan oinarritutako liburuaren kapitulu batzuk irakurtzera abiatu ginen. Liburu honen izena  "OTRA MODERNIDAD ES POSIBLE" da, Humberto Beck-ek idatzitakoa. Bertatik lehenengo atala "LA CRITICA DE LAS HERRAMIENTAS" da. Atal horri irakurtzea eta galdera batzuei erantzutea eskatu ziguten. Hau izan zen emaitza:


                                                                 HUMBERTO BECK 









                 

                                                                                  GALDERAK

       Zer zentzu ematen dio Illich-ek “erraminta” kontzeptuari? Zein da erraminten helburua? Egungo eskola barruko “erraminta” bat seinalatuko zenuke? Zein da bere helburua?

-Giza ekintzetatik sortzen diren elementu arrazional guztiak, helburu zehatz bat lortzeko diseinatuak izan direnak. Elementu horien barne ez dira soilik objektu fisikoak sartzen (arkatza, inprimagailua, liburua...). Mekanismo abstraktuak eta instituzionalak ere erramintak dira, estatuaren erremintak (liburutegia, osasun zentroak, eskola, administrazio prozesuak, azterketak...). Erraminta guzti horien helburua produkzioa eta gizarte industriala bizirautea da.   ERRAMINTA= TEKNOLOGIA (ia edozer)

-Illichek zerbitzuen produkziorako erraminta abstraktuetan jarri zuen bere arreta: hezkuntza, osasuna eta garraioa. Eskola: funtzionamendua atzeratua duten eta gizartearen etengabeko eboluzioari erantzuteko gai ez diren sistema. Bere ustez aurretik ezarritako ordena mantentzeko erakundea da, aldaketa oztopatzen duena. Hortaz, estatuaren erreminta bat bada.


         Produkzio modu industrialean kontsumitzen dugun “merkantzia” (bai ondasun bezala ulertuta, bai zerbitzu abstraktu bezala) gure kabuz burutu dezakegun zeozer ordezkatzeko tendentzia dauka. Honela, kontsumitutako “merkantzia” hori nahi gabe oztopo bat bihurtzen da gure hasierako beharra asebetetzeko. Hau irudikatzeko, Illich-ek bi balore motaz hitz egiten digu (“…” balores¡a vs “…” balorea). Sakondu bi kontzeptu hauen inguruan eta saia zaitez hezkuntzari loturiko adibide bat jartzen.

-Illichek dio zerbitzuen gehiegizko produkzioak inguru soziala (lotura politikoak eta kulturala) suntsitzen duela.

-Teknologiak bere kalte propio dakar produkzio industrialean.

-Baloreak (Marx-en hitzak) 
  • Erabileraren balorea: gauza bat duen erabilgarritasun naturala, gizakion bizitzarako baliagarria egiten duena.
  • Aldaketaren balorea: ez da gauzaren propioa edo naturala, produkzioaren emaitza baizik. Abstraktua eta erlatiboa da. Honek erabileraren balore ezberdinak elkarrekin zer proportzioan aldatzen diren adierazten du.

-Hezkuntzari lotutako adibidea:
Umearengan hezkuntzarako motor naturala bere kuriositatea eta askatasuna da. Bere kabuz ikasteko gai da, bere erritmoa jarraituz. Kuriositate hori erabilera balore bat izango litzateke. Umea eskolan dagoenean, ordea, testuliburuekin eta irakaslearekin egiten du topo (eskolarekin). Horiek produkzio sistemak ezarritako aldaketaren balore artifizialak dira. Bi horiek bere hezkuntza prozesu markatu eta baldintzatzen dute. Honela, horiekiko menpekotasuna garatu eta hasierako kuriositate hori itzali egingo da. Bere interesak bahitu eta sistemaren interesetara moldatzen ditugu.

           Zein da Illich-en iritzia eskolaren eta ikaskuntzaren artean? Noiz esan dezakegu gizarte bat “eskolatua” (sociedad escolarizada) dagoela

Gure gizartea eskolarizatuta dago pertsonen gaitasuna haien trebetasunetan oinarrituta neurtu beharrean, hauek eskolan eman duten denboran oinarrituta neurtzen denean. Eskola ez da ezagutzak eta konpetentziak transmititzeko bide egokia. Honek pertsonak inhabilitatzen ditu: haien kabuz ikasi ezin dutela sartzen die buruan.

                   Illichen arabera zer da eskola eta zer da egiten duena gure gizartearekiko?

-Eskola polarizatzailea da: bere funtzionamenduak klasezko estruktura berri bat sortu eta gizartea zatikatzen du. Eskolak desberdintasun sozialak eta gizarte pribilegioak mantentzen dituen mekanismo gaiztoa da.
  • Segregazio sozial berri bat eta beste pobrezia mota bat sortzen ditu.
- Eskolak gizartea bi talde nagusitan banatzen du:
  •  Pribilegiodunak: aukera gehiago eta hobeagoak eskaintzen dituen eskolarizazio oro eta goi mailakoa duen gutxiengoa.
  •  Menpekoak/Pobreak: eskolarizazio urria izan duen gehiengo baztertua. Honentzat eskola beharrezkoa den loteria batean parte hartzeko aukera desorekatua baino ez da.

               Bizitzaren medikalizazioaren harira, Illichek hurrengo ideia azaltzen du: “En una sociedad condicionada por la medicina, la experiencia de dolor se transforma: se vuelve un problema técnico, carente de significado personal y cultural, un indicador de la necesidad de consumir mercancías y no del sufrimiento como encuentro consciente con lo inevitable” (36.orria). Aurreko baieztapenak kontutan hartuz, nolako lotura bilatu dezakezu hezkuntza arloarekiko?

"En una sociedad colonizada por la medicina, la experiencia de dolor se transforma: se vuelve un problema técnico, carente de significado personal y personal, un indicador de la necesidad de consumir mercancías y no del sufrimiento como encuentro consciente con lo inevitable"

-Biak produkzioaren modu industrialak sortutako kontraproduktibitatearen fenomenoaren adibideak dira.
  •  Osasun arloan, instituzionalizatutako medikuntza osasunaren kontrako eraso bihurtu dela dio.
-Medikalizazioa: diagnostikoen eta gaixotasunaren terapien gaineko monopolio profesionala medikuen (eskola) esku. Ospitaleak bihurtu dira osasun zerbitzuak (hezkuntza) eskaintzen dituzten toki bakarrak. Hortaz, autonomikoki sendatzeko gaitasuna (ikasteko gaitasuna) galdu eta instituzio horiekiko menpekotasuna garatu dugu.

          Illichek adierazten du: “hay un monopolio industrial cada vez que la herramienta industrial priva de la libertad de hacer y atrofia las capacidades innatas de acción como desplazarse, sanar y aprender. El monopolio industrial afecta a la imaginación del público: expande el supuesto de que la única manera de alcanzar cualquier objetivo es mediante el consumo de bienes y servicios” (37.orria).Egoera honek bultzatzen du “profesio” zehatz bat hedazten zein da? Zer da burutzen dutena? Orain, zu, maisu/maistra izango zaren heinean, nola kokatzen duzu zure burua horrelako baieztapen baten aurrean?

"hay un monopolio industrial cada vez que la herramienta industrial priva de la libertad de hacer y atrofia las capacidades innatas de acción, como desplazarse, sanar y aprender. El monopolio industrial afecta a la imaginación del público: expande el supuesto de que la única manera de alcanzar cualquier objetivo es mediante el consumo de bienes y servicios" (38.orria)

-Profesio inhabilitanteak/tiranikoak : teknokrazia
  • Profesio hauek espertoaren figura sortzen dute (medikua, irakaslea, ingeniaria, abokatua...) eta elkarte profesionaletan antolatzen dira.
  • Beharrak definitzea eta asetzearen monopolio hartzen dute.
  • Hauen esku, hiru botere konstituzionalak geratzen dira (printzipio demokratikoa urratuz): botere legegilea, botere judiziala eta botere betearazlea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario